XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BASO ETXE'TIK. Egazti sallaren garrantzia

Azken egun auetako ekaitzak kalte garri izan zaizkigu, aste ontan asmoa genun lanak egiteko, batez ere, bazka jasotzea.

Orregatik ez degu esango ez ditula egin, baño bai, oso presaka egin bear izan ditugula, ebi bildurragatik. Beste aldetik berriz oso ondo etorri zaie zelaieri ur au.

Joan dan astelenean oitura dan aunditasunakin ospatu zan Isidro Deunaren eguna.

DIARIO VASCO'ra idazti asko eldu dira, igandean, festa ori zala ta, gure azoketaz argitaratu zan orrialde gatik.

Eta datorren igandean Jaungoikoak ala nai ba du Zabalegui'ko Eskolan ikastaroko azken funzioa izango da. Bertara, Bereixki deituak izan dira ikasleen gurasoak.

Zalantzik gabe, bela aztuko ez duten eguna izango da, eskolan egingo dan jaialdia, aurten bertan ikasi duten neska-mutilleri Eskolaridadeko Liburua emango zaie.

Gure baserritarrak, ari dira tabakoa aldatzeko prestatzen. ¿Zer da bere preziotaz? galdetzen digute.

Denak gogoan izango dezute, ba orain dala gutxi argitaratu genitun, gobernuak onartutako prezio berriak. Aitu ta esan digutenez ain gaizki ez daudela diote. Ala ta guztiz ere...

Compañía Arrendataria del Monopolio del Tabaco'ko agintari batek esan duan ez, kanpotik erositako tabako guzia 34.888 tonelada omen dira, onek 1.512,7 milloi peztan gastua ekarri du, kiloko gutxi gora bera 44 pezta bi bitartean, bertako azkenengo jaso aldian 30,70 pezta egin zun.

Gogoan izan bear degu, Españin, oso klase oneko tabakua dula, baño au obegotu bakarrik ez baizik geiagotu ere diteke, kanpotik ekartzen dana bezela ordaintzen ba da. Ez da gure iritzia bakarrik baizik gain jakiñak diranenak.

Eta egia da, oraindik oroitzen gera Andaluzira egin genun ibilli aldi batetaz, an tabako rubioa jasotzen da, ta ala zioten: emen tabako beltza obenetakoa egin zitekela, ta orrela da, ba Oria, Urola eta Deva'ko ordeketan ikusi al izan degu.

Orain dala gutxi Toulouse'n (Frantzi'ko erria) Pirineo'ko, Cámara de Agricultura deitzen zaionak erabaki batzuk artu ditu, auek Españi ta Frantziko gobernuei azaldu dizkie. Asmoa, ikusten dan ez bi alderditako nekazaritza alkarganatzea da, eragozpenik izan ez dezaten Españi Mercado Común'en sartzen danean.

Frantziko batzordea konforme gelditu zan emendik autza ardoa eramateko asmokin, andik ordez, melokotoia ekarriko omen luteke.

Ganaduari buruz, Frantzi ta Españi gai ontaz dakien batzuekin batzar bat egiteko asmoa artu zan. Naia batutzen da batez ere andik onera esnerako beiak ekartzeakin, eta emendik ordañez ardiak, bai bizik edo akatuak. Baita txerri eta zaldi ganadua, trukatu diteke.

Geroari begiratuta, ale gauzetan batutzeko asmoa dute, ta erabaki zan Andorran itzaldi batzuek eratzea. Españik gari gogorra ereingo omen du ta Frantzik gari-lastoa. Fruta eta leke produzioan ere alkartzeko asmoa artu dute, orrela Españiko produzioa berexike videa zabalduko zaie Europako merkaduetan.

Batzar auek era erabakiak, zalantzik gabe garrantzitsuak dira.